Espainiaren arimaz | Audiolibro Completo

Espainiaren  arimaz

Espainiaren gaia, espainia arazo gisa, espainiaren gaitza, beheraldia, endekapena, gaixotasuna? obsesioraino errepikaturiko kontuak dira xix. mende osoan eta xx.eko gehientsuenean, bertako intelektual guztiz gehienen artean. unamuno zein ortega y gasset, menéndez pidal nahiz menén dez pelayo, edo madariaga, sánchez albornoz, costa, ganivet, baita baroja bera ere, garai bateko handitasunak ederresten eta egungo kaxkarkeriak deitoratzen enplegatzen dira ezker eskuin, kont serbakoi, tradizionalista eta faxista aitortuengandik hasita balizko progre eta liberal ustekoenga naino. berezitasuna, baina, ez da espainiaren egoeraz eta geroaz kezkatzea, ardura horrek hartzen duen modua baizik: herriaren esentzia bilatu nahi dute denek, nazioaren arima, arrazaren jeinua, abe rriaren espiritua? historian agertzen dena baina historiaz aurrekoa dena, berezkoa eta aldaezina, izate material baina aldi berean metafisikoa, estatua eliza bihurturik, ideario politiko bat erlijiozko fede, bere dogma eta inkisizio guztiekin. norbere nortasuna beste gogoetagairik ez izatea leporatu ohi zaie espainiatik bere barruko nazio nalismo periferikoei; identitate nazionala problema bilakatzea egozten zaigu sarri euskaldunoi, volksgeist edo herri gogoan oinarrituriko leinuan katigaturik segitzea. azurmendik idatzi duen hau ez da berez saiakera politiko bat, ez ditu euskaldunen bizigurak eta askanahiak aldezten; aka demikoaren errigore, zehaztasun eta erudizioarekin aztertu ditu hispanitatearen pentsalari eta apostolu guztion idazkiak, haien azpildurak eta makurdurak erakutsi, eta agerian utzi, azkenik, be ra nor izateko beste batzuk menpean eta zanpaturik behar dituen herri baten ideologia beti inperial eta maiz aski arrazista. joxe azurmendi otaegi (zegama, 1941) filosofiako irakasle katedraduna da ehun, jakin talde ko partaidea eta euskal saiogilerik zorrotz eta berritzaileena. bere produkzio oparotik, aipa ditza gun azken aldiko liburuak: gizona abere hutsa da, gizaberearen bakeak eta gerrak, espainolak eta euskaldunak, demokratak eta biolentoak, oraingo gazte eroak, teknikaren meditazioa, eus kal herria krisian, etienne salaberry: bere pentsamenduaz.

Espainiaren arimaz

5 ⭐⭐⭐⭐⭐ - 693 reviews 4.8 5

Audiolibro Espainiaren arimaz

Escúchalo ahora gratis IcoContinuar en Amazon ✔ Disfruta de forma ilimitada de 90.000 audiolibros. ✔ Escucha cuando y donde quieras, incluso sin conexión. ✔ Sin compromiso. Cancela gratis cuando quieras. Más información sobre la suscripción gratuita.
Amazon  Afiliados

  • Espainiaren arimaz audible
  • Espainiaren arimaz audiolibro completo gratis
  • Espainiaren arimaz audiolibro español
  • Espainiaren arimaz escuchar
  • Espainiaren arimaz audio libros


Más audiolibros relacionados

Ver otros audiolibros relacionados
Amazon Afiliados